XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noizik-bein aita-semeak azoka-perira erri-nagusira joaten dira, bei edo txekorren bat saldu edo erosi bear dutela aitzeki artuta, edo olako lanik ez izanda ere aizkora-apustu edo beste antzeko demarik baldin bada, esaten duten bezela oraingo aizkolari gazte oek aspaldiko Santaageda ta Atxunberri bezin onak ba ote diran ikusi bear dutela-ta.

Alako gizarte batean berri izugarri bat jakin dute.

Errian eta baztar guztietan beste izketarik ez zan.

Españian berebiziko naspilla sortu dala, guda-gizon agintari batzuek erkal edo errepublikaren aurka, jeiki dirala, Aprikan asi omen dira lenbizi, bañan bereala Españiko lurretara sua zabaltzen dala diote.

Gauz oek entzun dituenean Aitzondo'ko biztanleak arritu eta txaututa gelditu dira.

Zer gertatu bear ote du!, zer txamalda etorriko ote zaigu? - ura naigabea!

Gutzat gauz onik ez - zion Aitonak ezpañak okertuta.

Emakumeak oso bildurtuak ziran.